Gaur izango da antzerki zikloko lehenengo emanaldia

NEREA ISASTISORALUZE-PLACENCIA.

Gaur ostirala, gaueko hamarrak eta laurdenetan herri antzokian, antzerki zikloko lehen emanaldia ikusteko aukera egongo da. Antzezlana 'Kanpaiak jo bitartean' izenekoa da.

Bai egilea eta baita zuzendaria ere Galder Pérez da eta antzezleak Ugaitz Alegría eta Libe Aranburu. Intseminazio artifizial baten inguruan bilakatzen da komedia hau. Sarrera 5 eurokoa da.

Hurrengo antzezlana azaroak 19an eskeiniko da, gazteleraz, 'Vuelve bigotillo vuelve' izenburupean.

Kritika bera da David Barberok zuzendutako lan honen helburu nagusia, botere gosearen eta berau norberaren mesedetan erabiltzeko nahiaren aurkako kritika. Antzezleetako bat, Eduardo Pombar soraluzetarra da.

Zizkloko azken antzezlana azaroaren 26an ikusteko aukera egongo da; 'Euskarazetamol» izeneko lana, Jokin Oregi soraluzetarrak zuzendua.

Hirurak ordu berean izango dira, hau da, gaueko hamarrak eta laurdenetan, Herri Antzokian. Sarrera, aurrez kiroldegiko harrera-gunean ala egunean bertan lehiatilan eskura daiteke. Sarrera 5 eurokoa da, abonoa 12-koa.

Gaztañerre

Bihar, Gaztañerre azokako egitarauaren barne, herriko baserritar gazteen bazkaria egongo da, San Andres elkartean, eguerdiko ordubietan hasita.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos