Jende ugari animatu zen Itziarko Kultur Asteko ekintzetan parte hartzera

ION FERNÁNDEZDEBA.
Eguraldi lagun zutela, jolas eta ekintz ezberdientan parte hartzeko aukera izan zuten Itziarren. ::
                             A. SALEGI/
Eguraldi lagun zutela, jolas eta ekintz ezberdientan parte hartzeko aukera izan zuten Itziarren. :: A. SALEGI

Egun polita izan zen atzokoa Itziarren. Kultur Asteak ekin-tzez eta bizilagunez bete zituen kaleak. Andutz Taldea antolatzailearen nahia «ohiturak berreskura-tzea» izan da eta honekin batera herritarren parte hartzea. Helburua bete du eta ostegunean hasitako egitarauak jende asko biltu du.

Lehenengo egunean bertsoak entzuteko aukera egon zen eta bigarrenean antzerki ikuskizuna. Atzo ospatu zen ekintza gehienak, eta batez ere umeeak eta gazteak aukeztu ziren.

Kalejira burutu zen lehena eta honekin haurrak poliki-poliki animatu ziren eta gero eta gehiago agertu ziren. Hauentzat prestatu ziren jolasak eta lagunekin elkar izan ziren goiz osoan leku batetik bestera. Jaterako orduan, Bikain jatetxeko herri bazkarian biztanlez bete zen menu ona dastatzeko. Arratsaldean jokuek jarraipena eduki zuten. Berriro ere, gazte asko bildu ziren ekintza honen bueltan eta geroko txokolatean pentsatuz denbora entretenigarria pasa zuten.

Itziarko Kultur Asteak gaur edukiko du bere azkeneko eguna. Egitarauari amaiera emateko, Andutz Taldeak Lasturren pentsatu du. Lehenbizi bizilagunek mendi irteera burutuko dute eta hara abiatuko dira. Han heltzean festa hasiko da plazan eta jolasak antolatu dira goizean zehar.