Arraztalo Elkartearen Asanblada Orokorra datorren asteazkenean egingo da Elizalde Herri Eskolan

EGARRIZOIARTZUN.

Oiartzungo Arraztalo Elkartea herriko gaixo psikikoen integrazioa lortzeko asmoz sortu zen, bai lanean, baita gizarteratzeko orduan ere. Elkartean pertsona horien senide eta hainbat herritar interesatuk parte hartzen dute. Hurrengo zereginak plangintzatzeko asanblada orokorra antolatu da. Asanblada irekia da proiektu honetan parte hartu nahi duen edozein herritarrarentzat.

Aipatu Asanblada orokorra, datorren asteazkenean, irailaren 15ean, ilunabarreko 7:00etan, Elizalde Herri Eskolan egingo da, ondorengo gai-zerrenda honen baitan:

Aurreko Zuzendaritza Batzordearen berrespena. Oiartzungo gaixo psikikoen integrazio laboral eta sozialerako Okobi izeneko proiektuaren aurkezpena. Diru-kontuei buruzko informazioa. Senideentzako laguntza eta formakuntza-plana. Bestelako informazioak eta parte-hartaileen proposamenak.

Oiartzungo I. Kizki Eguna

Datorren irailaren 19ean, Oiartzungo 1. Kizki eguna ospatuko da Kizki egunaren istorioa Astigarrako 2009 ko irailaren 27 ko sagar uzta egunetik dator. Bertan apustu bat egin zuten 300 pertsona biltzea norbera bere kizkiarekin sagar biltze herrikoi batean. Azkenean 311 kizki-lagun bildu zituzten eta marka hautsi ere. Goldea elkartekoak antolatu zuten eta oiartzuarrei desafiyua bota ere; «ezetz 311 kizki lagun bildu». Oiartzuarrak desafiyua hartu egin dute eta egitarauaren antolatzailea Oiartzungo AEK da.

Oiartzuarren asmoa 311 kizki lagun biltzea da Elizalde Herri Eskolako plazan eta horretarako igande pasa bat antolatu dute ondorengo egitaraua honen baitan: goizean azoka: sagarrondoak, sagarraren inguruko liburuak, herramientak, sagar mota ezberdiñak...egongo dira erakusgai.

Marmitako lehiaketa ere antolatu dute eta auzo bakoitzetik bi bikote etorriko dira eta 20 lagunentzako marmitakoa prestatu beharko dute. Epaimahaiak irabazlea aukeratu eta honek saria jasoko du.

Eguerdiko 12:30etan sagar biltze desafiyuari hasiera emango zaio. Sagar biltze desafioan eta bazkariyan parte hartzeko txartelak Garmendi txokolategian, Garmendia okindegian, Amazkar, Makutso, Miren, Laia eta Ganbara tabernetan egongo dira. Plazan sagar haundi baten irudia marraztuko da eta bertan pixkanaka pixkanaka, kontrolatuz zenbat jende sartzen den ( dena errejistratuta egongo baita. Astigarragatik marka hautsi zutenean bertan zegoen idazkarietako bat etorriko da dena ondo doan kontrolatzea) sagarraren barruan jarriko dira. Behin ordu bete igaro ta gero, apustua zertan oinarritzen den esplikatuko du hizlariak. Hiru pausu dira: 1.- kizkia altxa, 2.- sagarra hartu eta 3.- saskira bota.

Tartean ere Astigarragako eta Oiartzungo bertsolariak bertsolariak egongo dira.

Ondoren, bazkaria izango da, marmitakoa, Ikastolako frontoian. Bere umeekin datozenentzako ez dute txartelik erosi beharrik bazkari berezia preparatuko diete jantokian, baina, horretarako aldez aurretik apuntatu beharko dira.

Bazkaldu eta gero auzoen arteko desafioa egongo da. Auzo bakoi-tzeko bi neska eta bi mutilek honako proba hau egin beharko dute: kizkiarekin karga erdi bat (150 kilo) bildu eta zakutan sartu. Ondoren, karga oso bat ( 300 kilo) leran dutela 10 plaza egin beharko dituzte, karga erdi bat matxakatik pasa eta gurdira bota.