'Ikiliko txondorra' liburua aurkeztu zuten Tolosan

A. NÚÑEZALKIZA.
Pello Joxe Aranburu, Xabier Artola eta Koldobika Jauregi, atzo Tolosan. ::
                             NÚÑEZ/
Pello Joxe Aranburu, Xabier Artola eta Koldobika Jauregi, atzo Tolosan. :: NÚÑEZ

Itxurain elkarteak aurrera eramandako proiektuetako lehenengo liburua, Ikiliko txondorrarena, aurkeztu zuten atzo goizean Tolosako Kultur Etxean. Txondorra joan den urteko maiatzean egin zen Ikilisagasti baserriaren ondoan eta bertan Xabier Artolak ateratako argazkiekin osatu da liburua. Guztira 1.500 argazki inguru atera bazituen ere, oraingoan 83 besterik ez ditu argitaratu. Argazkiz osatutako liburua da, azalpen gutxi batzuekin lagunduta doazenak.

Itxurain elkarteak egindako proiektu guztietan hainbat alderdi bildu zituen honek ere: auzo lana egitea, ikastolakoei materiala eskaintzea, lan tresnen erakusketa bat egitea, baita argazki erakusketa bat ere. Hala ere, «ondoren material hori ahaztuta geratu ohi da», dio Koldobika Jauregi Ur Mara argitaletxeko ordezkariak, eta helburua material historiko horri zabalpena ematea zen.

Aurrerantzean Itxurain elkarteak egindako beste proiektuen liburuak argitaratzea dute buruan, hala nola, txerri hilketarena eta garo metarena. Ikasturte honetarako proiektuak ere jada martxan dituzte. Lehenengoa sagarra eta sagardoaren mundua izango da: sagarra bildu, sagardoa egin, e.a. Datorren kurtsorako karea eta karobien inguruko proiektua landuko dute.

Liburuak salgai daude Alkizako bi tabernetan, Hontza liburudendan eta Elkar liburudendetan, 35 eurotan.

Fotos

Vídeos