Artzain txakur lehiaketa ikusgarria

Bost artzain eta zazpi txakur aritu ziren igande goizean Urrategiko Euskal Artzain arrazako txakur lehiaketan

JOAQUIN SUDUPEAZKOITIA.
Euskal Artzain arrazako txakur lehiaketa ospatu zen Urrategin bost artzain eta zazpi txakurrek parte hartu zutelarik. ::                             ARGAZKIAK SUDUPE/
Euskal Artzain arrazako txakur lehiaketa ospatu zen Urrategin bost artzain eta zazpi txakurrek parte hartu zutelarik. :: ARGAZKIAK SUDUPE

Nahiz eta jende gehiegirik ez hurbildu, ikuskizun polita eskaini zen igande goizean Azkoitiko Urrategi auzoan. Bertan, Euskal Artzain arrazako txakur lehiaketa ospatu zen bost artzain eta zazpi txakurrek parte hartu zutelarik. Eguraldia lagun izan zen eta eguzkia egon arren, zebilen haizeak ez zion laga gehiegirik berotzen. Artzainek zozketa egin ondoren aritu ziren bere lanak betetzen eta lehenengo frogan, banderatxoz osaturiko kale baten zehar joan behar izan zuten txakurrek, artzainaren aginduz bertan gelditu eta artaldea artzainaren ondoraino eraman.

Froga bukatzeko, epaileak agindutako atetik pasatu behar zuten artaldea. 7 minutu baino ez zituen partehartzaile bakoitzak lehenengo froga burutzeko. Parte hartu zuten txakurretatik, bi gazteak ziren eta majo antzematen zen oraindik ez zutela eskarmentu handirik lan hauetan baina, epaileak esan zuen bezala, hurrengoan hobeto egingo dute. Bi txakurrek lana egin bakoitzean, artaldea aldatuz joan ziren eta lehengo froga bukatu ondoren, lau baino ez ziren pasatu bigarrengora. Honetan, itxitako hezi baten sartu behar zituzten ardiak eta ondoren berriro atera. Oraingo honetan, sei minutuko denbora eduki zuten parte hartzaileek.

Parte hartzaileak

Euskal Artzain arrazako txakur lehiaketa honetan hauek izan ziren partehartzaileak: Ramon Larrañaga (Azkoitia) 'Txato' txakurrarekin, Javier Zubiaurre (Mutriku) 'Argi'rekin, Aitor Tato (Ataun) 'Gure' txakurrarekin, Mikel Arregi (Oñati) 'Mendi'rekin, Juan Joxe Arrizabalaga (Elgoibar) 'Azkar'ekin, Jose Luis Madinabeitia (Oñati) 'Txiki'rekin eta Jesús Mª Plazaola (Arrasate) 'Gure' txakurrarekin hartuko dute parte. Laguntzaileak Azkoitiko Udala, Urrategiko Elkartea eta Gihate (Gipuzkoako Artzain Txakurren Txapelketa Antolatzaileen Elkartea) izan ziren.

Txapelketaren berezitasun teknikoak, epaimahaiaren izendapena eta gainontzeko xehetasunak Euskal Herriko Artzain Txakurren Txapelketen Antolatzaileen Elkarteak zehazten ditu.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos