

Secciones
Servicios
Destacamos
FELIX IBARGUTXI
Jueves, 3 de junio 2010, 10:04
'Bidegileak' bildumako beste lau biografia sorta aurkeztu zituen atzo Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak. Guztira hamasei biografia plazaratu dira, egile askok Mikel Atxagaren zuzendaritzapean burutuak. Jakina denez, Atxaga iazko udan hil zen, eta atzoko ekitaldiak balio izan zuen zuzendari berria aurkezteko: Jerardo Elortza idazle, irakasle eta historialari oñatiarra.
1989an abiatu zen biografia bilduma hau, euskararen alde lana egindakoen biografia sorta, alegia. Pertsonaia ezagunen biografiak ez ezik, hainbat jende xumeagoren berri ere eskaini izan du kolekzio honek.
Atzokoan, adibidez, euskaltzale oso ezberdinen biografiak aurkeztu ziren. Batetik, antzerkiarekin zer ikusia izandakoak, bestetik idazle izandakoak, eta baita eragile izandakoak edota legelari izanikoak ere.
Berrikuntza asko egon ziren aurkezpenean. Orain arteko hogei urte pasatxoan, kazetarientzako aurkezpenak egin izan dira; atzo, berriz, aurkezpen soziala egin zen, Miramar jauregian, eta biografiatuen senitarteko ugari bertan zirela. Hantxe zen, baita ere, bizirik dagoen biografiatu bakarra, Adrian Zelaia legelari bizkaitarra.
Mahaiko buru Kulturako kontseilaria jardun zen, Blanca Urgell. «'Bidegileak'-eko jende hori gabe, euskara ez zen beharbada XXI. mendera iritsiko», esan zuen, eta gogorarazi bera ere lan egina dela bildumarako, Andoni Urrestarazu 'Umandi' hizkuntzalari eta hiztegigile arabarrari buruzko lana egin baitzuen. Hain zuzen ere, atzoko hamasei biografia horietatik, bat 'Umandi'-ren arreba Miren Tereserena da.
Hizkuntza Politikarako zuzendariak, Lourdes Auzmendik, eskerrak eman zizkion Jerardo Elortzari, ardura hau hartzeagatik. «Euskararen aldeko lana egindako pertsonak ditu aztergai bilduma honek -esan zuen Auzmendik-. Berrehundik gora biografia atera dira , euskalki eta lurralde guztietako bidegileenak. Geroagoko azterketa sakonagoetarako tresna izan daitezke».
Elortzak, berriz, hau esan zuen: «Ustekabe atsegia izan nuen Lourdes Auzmendik deitu zidanean. Ardura eman zidan eta ilusioa ere bai, dei horrek. Saiatuko naiz Mikel Atxagak utzitako arrastoari jarraipena ematen».
Biografien egileen adierazpen batzuk eskaini ziren baita ere, aurretik bideoz grabatuak. Garikoitz Knörrek, Henrike zenaren semeak, honela hasi zuen jarduna: «Ez nuen neure burua horretarako gai ikusten, baina beldurrak uxatu eta ekin zion».
Gotzon Garateren kasuan, ez zuen biografiaren egileak jardun, baizik etaGotzonen anaia apaiz batek. «Anjel Mari maitalea izan zen, mundu osoarena. Esaten zuen mundu osokoa zela, baina batez ere Euskal Herria zuen bihotzean».
Bilduma hauetako emakumeetako bat Maria Arizmendi 'Kaxeta' da, batez ere antzerki-zuzendari gisa nabarmendutako urnietarra. Haren biografiaren egileek, Aitziber Salinas eta Arantzazu Zugastik, azpimarratu zuten «emakume autonomo, independientea» izan zela, jostuna izanik dirua irabazten zuelako. Egi-Billa taldeko zuzendaria izan zen 'Kaxeta'.
Bildumari buruzko hitzaldi bat egin zuen baita ere Iñaki Aldekoa idazle eta editoreak. «Joseba Zubimendi lan ilun eta errekonozimendu gabeko asko egindakoa zela esan zuen Koldo Izagirrek. Horrela har daitezke 'Bidegileak' bildumako beste asko. Saizarbitoriak esan zuen bere belaunaldiak mokasinak jarri zikiola euskarari, baina aurretik beste batzuek transmisio lana egina zeukaten», esan zuen, besteak beste.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El mejor restaurante de comida sin gluten de España está en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.