Euri eta ateri une artean ospatu zen San Isidro feria

Behorrak, ardiak, behiak eta astoak egon ziren ikusgai Herriko Plazan

Behorrak, behiak eta ardiak ikusgai Herriko Plazan./
Behorrak, behiak eta ardiak ikusgai Herriko Plazan.

Eguraldiak ez zion asko lagundu atzoko San Isidro feriari. Euri eta ateri une artean egin zen. Guardasola ezinbestekoa izan zen, badaezpada behintzat. Eguzkia irten egin zen tarteka, baina aparteko indar barik. Herriko Plazan, behorrak, behiak, ardiak eta astoak jarri zituzten baserritarrek. Artisauek udaletxeko arkupetan topatu zuten babesa eta saltzaileak Kalebarreneko zati bat bete zuten.

Lehiaketara aurkeztutako kukumarroak, berriz, botika aurreko espaloian eta eskaileran aurkitu zuten aterpea, pareta kontran ilaran kokatuta. Eguerdiko hamabietatik ordu batera bitarte horretan azaldu zen jende gehien kalera, ateri unea aprobetxatuz. Izan ere, ordura arte euri asko bota zuen.

Cursillo para jubilados

Bizikasi organiza un cursillo para jubilados que tiene como misión trabajar y mejorar la memoria. Podrá tomar parte un grupo de 20 personas y se llevará a cabo en el Hogar del Jubilado cuatro martes consecutivos: el 25 de mayo, el 1, 8 y 15 de junio. El horario de las sesiones será de 16.00 a 18.00. Los interesados pueden dar su nombre mañana, de 16.00 a 18.00 en el Hogar. Si hay más 20 inscritos habrá sorteo.