Orratx! Ttikik azken lanaren estrenaldia, arrakastatsua

LUISMA RODRÍGUEZLEZO.
Aktoreak Begoña Amonarriz eta Edurne Lizarazu zuzendariekin./
Aktoreak Begoña Amonarriz eta Edurne Lizarazu zuzendariekin.

Orratx! Ttikik antzerki taldeak azken lana arrakasta handiz estreinatu du Lezon. Ostirala eta larunbatean eskaini dute 'Azkenengo basoa' lan berria, bi emanaldietan Gezala aretoa gainezka zegoelarik. Urteroko zitan, Lezoko Orratx! Ttiki antzerki taldearen laugarren antzezlan honetan hamasei aktore gazte aritu dira: Ilargi Arrizabalaga, Andrea Fernández, Ihintza Fresnedo, Unai Fresnedo, Amaia Idigoras, Jokin Cuesta, Ane Lasa, Ekhiñe Legorburu, Idoia López, Julen Mayo, Garazi Muñoz, Ihune Okhasa, Maddi Olaziregi, Amets Sarasua, Lierni Trinkado eta Jaione Quiñones. Antzezle hauek zuzentzen, Begoña Amonarriz eta Edurne Lizarazu aritu dira lanean urte osoan.

Antzezlanean basozaina, zuhaitzak, erreka, udaberria eta basoko animaliek hitza hartzen dute gizakion bizimoduaz naturari egiten diogun kalteaz ohartarazteko. Mezu ekologikoa indar-tzeko, pertsonai ezberdinak ari-tzen dira eskenatokian.