Irati Jimenezen 'Nora ez dakizun hori' Beterri liburu 2009

Irati Jimenez Maixabel Arrieta ondoan duela atzoko ekitaldian. ::
                             MICHELENA/
Irati Jimenez Maixabel Arrieta ondoan duela atzoko ekitaldian. :: MICHELENA

Irati Jimenezek idatzirako 'Nora ez dakizun hori' eleberria izendatu zuten atzo 2009ko Beterriko Liburu. 111 Akademiako kideak eskaini zioten saria Amasako Kultur Etxean idazleari. Liburu honetan, Jimenezek mundu fantastiko batera darama irakurlea. Maitasunezko nobela bat bada, baina kasualitate ezinezko asko dituena, eta magoak, eta banpiroak. Posterromantikotzat hartu du batek, transgotikotzat beste batek. Aipatzekoa da hiru bozketa txandetan garatu dela aukeraketa prozesua. Urtarrilean hasi eta apirilaren 22an amaitu zena. Lehenengo txandan, Beterriko Liburu izendatzeko behar zen botoen %30a lortu zuen obrarik egon ez zenez, akademiak ohiko prozedura jarraitu eta beste bi bozketa txanda egin zituen. Hirugarren eta azken txandan Irati Jimenezen 'Nora ez dakizun hori' eta Aingeru Epaltzaren 'Izan bainin-tzen Nafarroako errege' izan ziren bi finalistak. Jimenezen eleberriak jaso zituen boto gehien; idazle mundakarraren lanak 19 botoko aldea atera zion Aingeru Epaltzaren nobelari. Elkar argitaletxeak argitaratutako lana da Jimenezena. 'Bat, bi Manchester' eleberri laburra da 2006an, Augustin Zubikarai saria irabazi eta gero, kaleratutako idazlearen beste lan bat.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos