Arraztalo elkartearen aurkezpena egin dute Lekuona liburutegian

EGARRIZOIARTZUN.
Aurkezpenean lagun ugari elkartu ziren liburutegian. ::
                             EGARRIZ/
Aurkezpenean lagun ugari elkartu ziren liburutegian. :: EGARRIZ

Herenegun arratsaldean, Arraztalo Elkartearen aurkezpen publikoa egin zen, Manuel Lekuona liburutegian, Arantza, Alkateordea, Mirian, Udaleko Ongizate Zerbitzueko arduraduna eta gaixo psikikoen hainbat senideek parte hartu zutelarik.

Oiartzungo gaixo psikikoen hainbat senidek osatzen dute Arraztalo Elkartea: «Gure familietan gaixo horiekin eguneroko bizitzan sortzen diren egoera zailei aurre emateko asmoz ari gara elkarlanean. Gure esperientziak trukatzen, informazioa bilatzen, baliabideak aztertzen gabiltza, Oiartzunen bizi eta gaixotasun mentalen bat dutenentzat, lanean eta gizartean integratzeko bideak hobetzen, alegia. Bestalde, Udalak gaixo horiek lanean integratzeko martxan duen Ahalbide programaren bultzatzaile ere bagara. Zenbaitetan Ongizate Zerbitzuarekin batera diardugu».

Informazio gehiagorako harremanetan jarri (Telf: 669 209 331 edo arraztalo@gmail.com) bidez.

Oihana Mujika etxean

Pasa den asteartean, Oihana Mujika oiartzuar gaztea aske geratu zen 9000 euroko bermea ordaindu ondoren. Oihana Mujika 2008ko Uztailaren 1ean atxilotu zuen Polizia Nazionalak Donostiako epaitegiko atarian. Grande Marlaska epaileak 2008ko Apirilean hasitako operazioaren jarraipena izan zen, izan ere, Polizia Nazionala gutxienez 20 gazte atxilotzen saiatu zen Oarsoaldean. Aipatutako gazteak, 2 hilabetez bilatze eta atxilotze egoeran egon ondoren, 2008ko uztailean beste hamar gazterekin batera prentsaurrekoa eman zuen euren egoera azaltzeko. Epailearen aurrean deklaratzeko borondatea behin eta berriz adierazi zuten gazte horiek baina epaileak ez zituen hartu nahi izan, horregatik euren burua aurkeztu zuten Donostiako epaitegian eta esan bezala iritsi aurretik antzeman zituen Poliziak. Espainiako Auzitegiko Grande Marlaska epailearen aurretik pasa ondoren Avilako Brieva espetxean egon da 2 urte hauetan.