'Zuhaitzak zutik hiltzen dira' antzezlana izango da gaur

IÑIGO LAZKANOMENDARO.

Martxoak 8a emakumeen nazioarteko eguna dela eta Mendaroko Udalak 'Zuhaitzak zutik hiltzen dira'antzezlana antolatu du herritarrentzat. San Agustin kultur gunean izango da 19:30etik 20:45era, euskaraz. Joan nahi duten gurasoentzat ludoteka doan egongo da irekita 19:00etatik 21:00etara.

Obra hau Lierni Fresnedoa zuzendari duen Orratx! antzerki taldeak antzeztuko du, eta Alejandro Casonaren lanik onenetako bat da. Baita bere antzerki-lan adierazgarrienetako bat ere. Casonaren lanetan oso ohikoak diren bi balioren arteko talka bortitza ikusiko da: irudimen eta errealitatearen arteko talka.