Txaparro aldizkariaren azken zenbakia 125.a

Egoera ekonomikoaren ondorioa da; elkarteak aurrera egingo du

ZARAUTZ.
Txaparroko kide eta bazkideak, egoera ikusirik, aurrera ez jarraitzeko erabakia hartu dute. ::
                             AMAXKAR/
Txaparroko kide eta bazkideak, egoera ikusirik, aurrera ez jarraitzeko erabakia hartu dute. :: AMAXKAR

Txaparro Kultur Elkarteak agerraldi baten bitartez jakitera eman du 'Txaparro' aldizkaria itxi egingo dutela. 2001eko irailean sortu zen eta ordutik hona ehun zenbakitik gora atera dituzte zarauztarren artean zabalduz. Hasieratik helburu garbia zuten, herritarrei Zarauzko kontuak euskaraz hurbiltzea eta horretan buru-belarri aritu dira denbora honetan.

Honelako aldizkari batek, euskaraz eta doan banatzen denak, aurrera egin ahal izateko ezin bestekoa du erakunde publikoen laguntza. Hori hasieratik bazekiten sortzaileek eta horrela planteatu zuten. Erakunde horien artean Zarauzko Udalaren laguntza ezinbestekoa izan da, baina azken lau urtetan laguntza hori murriztuz joan da aldizkariaren bideragarritasuna gero eta zailagoa bihurtuz. Urte hauetan nola edo hala aurrera egin duten arren erabaki larri hau hartzera behartuta ikusi dute euren burua. Zenbakiek garbi hitz egin dute.

Halere sinistuta daude ezer ez dela behin betiko izaten eta oraingo erabaki honek ez du zalantzan jartzen Txaparro bezalako egitasmo baten garrantzia. Etorkizunean beste honelako proiektu bat ateratzeko aukera izanez gero elkarte honetakoak prest egongo lirateke bultzatzeko.

Dagoeneko azken zenbakia prestatzen ari dira, 125.a. Urte hauetan hala edo nola proiektuan parte sentitu diren guztiei eskerrak eman nahi dizkiete. Aldizkaria amaitutzat eman arren kultur elkarte bezala aurrera egiten jarraituko dute eta herritar edonori gonbidapena luzatzen zaio parte har dezan. Ziklo berria zabaltzen da eta egoerak hobera egin bezain laster berriro lehengora itzultzeko prest azaldu dira. Azken alea, 15 egun barru.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos