Zurizara asteburu osoko irteera eskolako mendi taldearekin

Eskolako mendi taldea, egun zuen azken txangoan. / M.C. E.
Eskolako mendi taldea, egun zuen azken txangoan. / M.C. E.

Larunbatean Txamantxoia mendira igotzeko asmoa dute eta igandean Isabara gerturatuko dira

M.C. ELORZA IDIAZABAL.

Aita Iparragirre Herri Eskolako mendi taldeak asteburu osoko mendi irteera antolatu du asteburu honetarako. Eskolako ikasle eta gurasoak Zurizara joango dira bihar arratsaldean, larunbatean Txamantxoia mendira igotzeko asmoa dute, non mendi, baso, ur-jauzi eta txoko ederrez gozatzeko aukera paregabea izango duten. Igandean, Belabartzerik Isabarako bidea egingo dute oinez eta etxera bueltan Arbaiungo arroila ezagutuko dute Izalgo gaztetxo eta helduek.

Azken irteeran, Etzegaratetik Izala arteko bidea egin zuten bertako trikuharriak ezagutuz. Antonio Berasategiren azalpenak entzun zituzten ibilbidean. Goiza borobiltzeko hamaiketako ederra egin zuten Txarazabal txabolan.

Excusión a Milagro-Alfaro

Adin Etxe ha organizado una excursión para el día 16, que partirá a las 8:30 de la mañana desde la parada del autobús,con destino a Milagro. Visitarán la finca de Montecillo, donde tomarán el aperitivo y continuarán la excursión con visita a Alfaro y comida.

Los que deseen acudir deberán apuntarse hoy o mañana, de 19.00 a 20.00 horas, en el Hogar del Jubilado. El precio de la excursion es de 25€ para los socios y de 30 para los que no lo son.

Pintxo poteoa

Ostegunero egiten den moduan, gaur ere pintxo poteoa egingo da tabernetan, 19:00etatik 21:00etara.