Zumba saioak antolatu dira ikasturte honetarako

NUÑEZ LEGORRETA.

Hasi berri den ikasturterako Zumba saioak antolatu dira Legorretan, Klaudia Nolan irakaslearen eskutik. Ikasturtea irailaren 20an hasiko da, ekainaren 18ra bitartean, eta gutxienez 10 pertsonako taldeak osatu beharko dira. Astean bi egunetan emango da, astearteetan eta ostegunetan, goizez 9:20etik 10:20era eta arratsaldeetan 18:20etik 19:20era.

Izena emateko epea irekia dago jada, 645.558.687 telefonora deituta. Ikastaroak 28 euroko prezioa izango du hilean, urritik ekainera, kontu korrontetik kobratuko dena hilabete hasieran. Era berean, izena ematen dutenek ikastarora joateko konpromisoa hartzen dute eta utzi nahi izatekotan 15 egun lehenago jakinarazi beharko da.

Helduentzako ipuinak

Helduentzako ipuin kontaketa egingo da bihar. Japoniako rakugoak izango dira protagonista eta saioa 18:00etan hasiko da.

Bestalde, ostegunerako Los pies del gato taldearen kontzertua antolatu dute. 19:00etan hasiko da emanaldia.

Eta larunbaterako garagardo azoka (18:00) iragartzen da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos