Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
'Napardeath' filmako protagonista batzuk.
Zumalakarregi 'zonbiaren' filma ostiralean estreinatuko da

Zumalakarregi 'zonbiaren' filma ostiralean estreinatuko da

'Napardeath'-en proiekzioa 19:30ean hasiko da, doakoa izango da eta protagonistekin solasaldia egingo da

El Diario Vasco

ORMAIZTEGI.

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Miércoles, 8 de mayo 2019, 00:34

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Zumalakarregi generalaren betsio zonbia Museora iritsi da film itxuran mitoari omenaldia eginez. 'Napardeath' filmaren estreinaldia dohainik izango da ostiralean, 19:30ean. Filmeko protagonista eta zuzendari diren Beñat Iturrioz eta Xabier Padin bertan izango dira emanaldi ondorengo solasaldirako.

Tomas Zumalakarregin espezializatua den Museo bakarrean proiektatuko da 'Napardeath'. Donostiako beldurrezko filmen astean estreinatu ondoren, Katihotsak elkarte kulturalak produzitua, Beñat Iturrioz eta Xabier Padinek zuzendutako trilogia hau museoan ikusi ahal izango da. Jarraian, zuzendari eta protagonistekin solasaldi bat izango dugu.

2012ko lehen filmean berpiztu ondoren, eta 2014an Partidu Nazionalista banpiroa garaituta, hirugarren honetan Zumalakarregi zonbia Iruñara joango da euskaldunen errege aldarrikatzeko. Bidaia uste baino gehiago aldrebestuko da, Antso Azkarra momiarekin topo egingo du.

Nork irabaziko ote du? Amesgaizto honen erantzuna ostiralean Zumalakarregi Museoan arratsaldeko 19:30ean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios