Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Zuhaitz eguna eta Garibia-Legazpi rallya egingo dira asteburuan

A. BAZTARRIKA

GABIRIA.

Jueves, 1 de marzo 2018, 00:28

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Urtero lez Gabiria hilabeteak iraungo dituen udaberri kulturalarekin hastear dago. Hotzari aurre eginez udaberria erakartzeko lehen ekitaldi bezala zuhaitz eguna ospatzea baino ezer hoberik ez.

Hala, martxoak 3an Balentzategi ikastetxeko ikasleek loreak landatuko dituzte herrigunean zehar. Horrez gain, aurreko urteetan landaturiko zuhaitzak gainbegiratu eta zainduko dituzte: kimatuz, jorratuz eta konposta gehituz handiak eta indar- tsuak egin daitezen. Azkenik, haritz berriak landatuko dituzte basoak hedatzen jarraitu dezan.

Umeak 10k inguruan bilduko dira zeregin horietarako, baina lehentxeago 8:30-9:00tan herriko plazan haritz landareak banatuko ditu udalak, aurretiaz horretarako izena eman dutenen artean.

Oraindik haritza landareak jasotzeko izena eman daiteke Gabiriako udaletxera deituta, apuntatzeko epea zabalik baitdago ostiral arte, martxoak 2.

Bestalde, asteburu honetan, gure herritxo ederra motor zalez beteko zaigu berriro ere. Igandean, martxoak 4, XX. Gabiria-Legazpi Rallysprint-a jokatuko baitda. XX. edizio honetarako betiko ibilbidea mantenduko bada ere bestelako sorpresarik izango ote den ikusteko bertara gerturatzea oso gomendagarria da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios