Zubimusu ikastolak dena prest du Milimetroak jaia kaleratzeko

Ikastolako ikasle, gureaso eta irakasle batzuk. /
Ikastolako ikasle, gureaso eta irakasle batzuk.

Villabonan Malkar eta Errebote plazetan ospatuko da jaia bihar eta Zizurkilen, Joxe Arregi plazan

IMANOL ARRATIBEL AMASA-VILLABONA.

Zubimusu Ikastolak jauzi bat eman nahi izan du aurten urtero ospatu ohi duen ikastolako jaia berrikuntzekin antolatuz. Bihar ospatuko da Milimetroak izenburupean, Kilometroak jaiaren eredua hartu baitute oinarri antolatzerakoan. Hori horrela, kalera aterako dute festa herritarrak parte hartzera gonbidatuz. Villabonan Malkar eta Errebote plazetan ospatuko da jaia eta Zizurkilen, Joxe Arregi Plazan. Espazioak irekitzeaz gain, parte-hartzea ere zabaldu nahi izan du Zubimusu Ikastolak. Villabonako eta Zizurkilgo eragile eta elkarteek ere parte hartuko dute. Elkarte gastronomikoez gain, bertan izango dira Behar zana pilota elkartekoak edota Loatzo Musika Eskolako kideak.

Ikastolako ikasle, guraso eta irakasleek herritarrei parte hartzeko gonbitea luzatu die. Izan ere, zer ikusi eta zertaz gozatua izango da. Egun osoan zehar, festa giroa izango da nagusi. Goizean, DBHko ikasleak Erronka izango dute Malkar Plazan. Euskal jolasak eta orientazio kulturalaren inguruko probetan ibiliko dira norgehiagoka. Tolosa, Anoeta, Ibarra edota Andoaingo Ikastoletako neska-mutilek ere parte hartuko dute. Bazkaria prestatzearen ardura aurtenn DBHko ikasleek izango dute elkarte gastronomikoetako kideen laguntzarekin. Errebote plazan, berriz, HH eta LHko ikasleentzat tailerrak eskainiko dira. Eskulanak, jokoak, batukada...

Hamabiak aldera kalejiran Zizurkilera joango dira partaideak erraldoien laguntzarekin eta Joxe Arregi Plazan, Haurren Hiriak ateak zabalduko ditu. «Francesco Tonucci pedagogo italiarraren proposamen batetik sortzen den lanketa bat da», dio Nerea Urdanpilleta irakasleak. «Pedagogo horrek hirietako eta herrietako kaleak jolasteko, elkartzeko eta harremanak sustatzearen aldeko proposamena egiten du. Izan ere, bere ustez, hirietan elkartzeko espazioak gero eta gutxiago omen dira eta, askotan, hirien antolamendua egiterakoan, interes komertzialak gailentzen dira. Hiriak antolatzeko garaian, haurren beharrak eta nahiak kontutan hartzen badira, errazago erantzungo zaie hiritar guztien beharrei. Haurrak gai dira beraientzako espazioak pentsatzeko eta moldatzeko» eta horixe egin dute Zubimusu Ikastolan.

Kanpo espazio baten antolaketa landu dute haurra ardatz hartuta. «Umeei galdetu genien egunerokotasunean aisia non garatzen zuten, zertan, eta zer jarriko luketen kanpoko espazio batean jolasteko». Hurrengo pausoa jolas gunearen maketa egitea izan zen. Umeek emandako ideietateik abiatuz, materialak jaso, egiturak sortu eta Haurren Hiria eraiki dute gurasoen laguntzarekin. Bihar Joxe Arregi Plazan muntatuko da ume guztiek goza dezaten. 12:30etik 16:30era egongo da. Gero Zizurkilgo ikastolako jolastokian muntatuko dute Haurren Hiria bertan uzteko. Bazkal ostean, besteak beste, bertso saioa izango da Oihana eta Beñat Iguaranen eskutik.

Moteros del Bidasoa

Los Moteros del Bidasoa (MDB) celebran mañana una concentración en Villabona, en su primer aniversario. Se juntarán motos de todas las clases, tamaños y cilindradas y disfrutarán de su primera fiesta en la localidad, abierta a todos.

A las nueve de la mañana, se abrirá la jornada festiva, con la venta y recogida de tickets, desayuno con porras y chocolate, en el bar Salbadora. A las diez y media, salida de ruta. A las once y media, pintxo pote, en el bar Txindoki, amenizado con grupo de música, seguido de ruta baritima por los establecimientos hosteleros colaboradores de la zona. A las 15 horas, comida de hermandad, en el frontón Behar Zana. A las 17 horas, concierto y entrega de trofeos en el frontón Behar Zana. A las 19 horas, ruta baritima por los bares colaboradores. A las 21 horas, lunch y fin de fiesta, en bar Salbadora.

Hoy, Paleta goma-Interpueblos

Hoy se disputa la vuelta del campeonato federado Interpueblos de Paleta goma. Serán tres partidos de los octavos de final, a partir de las 19.30 horas, en el frontón Behar Zana. Amasa-Villabona-BA (M.Oaño) se enfrenta a Azkoitia BA. Amasa-Villabona-BI (X.Ayerza-I-Otegi) a Azkoitia BI y Amasa-Villabona-BA7 (E.Maiz) a Azkoitia BA7. En la ida los locales perdieron los tres partidos: 20-8, 20-9 y 20-13. Antes, a las 18,45 horas, Behar Zana juega contra Tolosa-Aurrera 6, en Infantiles.

 

Fotos

Vídeos