Borrar
Iaz jokatu zuten txapelketako partidetako bat, Berrobi eta Itziarren artean. GAEL
Zortzi talderekin abiatuko dute asteburuan 'Herri Txikietako Kopa'

Tolosaldea

Zortzi talderekin abiatuko dute asteburuan 'Herri Txikietako Kopa'

Bi mailatan banatuta jokatuko dute, eta lehen aldiz nesken txapelketa ere antolatuko dute aurten

Amaia Núñez

Tolosaldea

Martes, 8 de abril 2025, 20:09

Gipuzkoako Herri Txikietako Liga amaitu ondoren, aste honetan Kopa hasiko da. Berrikuntza bezala, lehen aldiz mutilen txapelketaz gainera, nesken lehiaketa ere antolatuko dute. Kasu honetan, izena emateko epeak irekita jarraitzen du apirilaren 12ra bitartean.

Mutilen txapelketan, bi mailatan banatuta jokatuko dute zortzi taldeek. Bidania-Goiatz gailendu zen Ligan partida guztietatik bat berdindu eta bete guztiak irabazita eta talde hau izango da A taldeko faborito Nagusia. Berarekin batera egongo dira Ligan ondoren sailkatutako hiru taldeak: Itziar, Leaburu-Txaramako Uzturre eta Ikaztegietako Kutturru.

B Kopan, aldiz, Ligan azkena geratu zen Itsasondoko Ijitorekin batera, lehiaketa honetarako izena eman duten talde berriak egongo dira: Ikaztegieta, Errezil eta Arroa Behea. Lehenengo jardunaldia ostiral honetan, jokatuko da. A Kopari dagokionez Itziar eta Bidania-Goiatz lehiatuko dira batetik, eta Uzturre eta Kutturru, bestetik. B Kopako partiduetan Ikaztegietak Errezilen aurka jokatuko du eta Itsasondoko Ijitok Arroa Behearen aurka.

Nesken txapelketan izena emateko epea irekita dago larunbat honetara bitartean, eta partidak maiatzean jokatuko dira

Nesken Kopa

Lehen aldiz nesken areto futbol txapelketa ere antolatuko da aurten. Oraingoz Aizarnazabal eta Arroa Behea taldeek eman dute izena, baina parte hartu nahi duten herri txikietako taldeek izena emateko epea irekita jarraitzen du larunbatera bitartean.

Honakoa izango da aeto futbolean Gipuzkoan jokatuko den lehiaketa ofizial bakarra. Futbol Federazioak ezin izan du nesken lehiaketarik antolatu talde faltagatik. Gipuzkoako Futbol Elkartearen (GAEL) saiakerak emaitza positiboa izan du, eta antolakuntzak garrantzia azpimarratu nahi izan du, hori baitzuten denboraldi honetarako erronka nagusietako bat. Datozen urteetan kategoria hau indartzeko asmoa azaldu zuten aurkezpenean.

Txapelketa maiatzean zehar jokatuko dute, eta finala ekainaren 7an izango da, mutilen mailakoarekin batera. Bidanian egingo da azken jardunaldia eta egun guztiko festa izatea nahi dute. Horrela, denboraldi honi amaiera emateko herri afaria antolatu nahi dute. Informazio gehiago 696 277 697 telefono-zenbakian.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zortzi talderekin abiatuko dute asteburuan 'Herri Txikietako Kopa'