Borrar
Kuadrillen egunarekin emango zaie hasiera aurtengo San Joan jaiei Seguran. UDALA

Segura

Zopa Pertzak emango die hasiera San Joan jaiei Seguran

Segura Aizkorri futbol taldeak irakurriko du aurtengo pregoia larunbat goizean

Jueves, 19 de junio 2025, 21:14

Herriko plaza berriz ere Zopa Pertzaren jaitsierarekin beteko da giro eta kolorez larunbat honetan. San Joan jaiak hasteko egun baten faltan, badakigu jada aurten pregoia irakurtzeko ohorea Segura Aizkorri futbol taldeak izango du. Futbol taldeak 56 urte beteko ditu aurten, eta ordutik hona, ehunka haur, gazte eta herritarrek parte hartu dute modu batean edo bestean taldearen egunerokoan, jokalari, entrenatzaile edo boluntario moduan.

San Joan jaien hasiera kuadrillen egunarekin ospatuko da, eta horrek herriko giroa piztuko du larunbateko lehen orduetatik. Plater hausketa, futbito finala, txarangak, kuadrilla jolasak eta gaueko disko-festa izango dira eguneko protagonistak. Baina momenturik hunkigarriena 11:30ean iritsiko da: Zopa Pertzaren jaitsiera eta, ondoren, futbol klubaren pregoia, jaiak ofizialki irekitzeko.

Igandean, haurren eguna izango da. Goizean korpus meza eta prozesioa egingo dira, eta ondoren, krosa, jolasak eta pintxo dastaketa izango dira. Eguerdian, dantza modernoko ikasleen emanaldia izango da Errebote plazan. Arratsaldean, danborradak hartuko ditu kaleak eta Xirikara antzerki taldeak umorea ekarriko du plazara.

Astelehenean, San Joan bezperan, jubilatuentzako jolasak eta sari banaketaz gain, Pasaiako erraldoien konpartsa Segurako erraldoiekin batera ibiliko da kaleetan. Gauean, San Joan sua eta herri akelarrea piztuko dira eta musika izango da nagusi: Xsakararen kontzertua eta Balantza taldearen emanaldia izango dira gauari amaiera emateko.

San Joan egunean bertan, meza eta prozesioaren ostean, goizeko ekitaldi berezia izango da plazan, bertsolari eta abesbatzaren parte-hartzearekin. Pilota partidak, mozorro desfilea eta musika emanaldiak izango dira arratsaldeko osagai nagusiak.

Azkenik, asteazkenean, Zopa Pertzak agur esango dio jaiari. Goizean haur eta helduentzako jolasak izango dira eta arratsaldean herri afaria eta musika. Gaueko 22:30ean, Zopa Pertzarekin kalejira egingo da herrian barrena, eta 23:00etan egingo da Zopa Pertzaren igoera eta agur zaratatsua, Tobera musika eskolako musikarien laguntzaz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zopa Pertzak emango die hasiera San Joan jaiei Seguran

Zopa Pertzak emango die hasiera San Joan jaiei Seguran