Borrar
Gipuzkoako Pasaka Txapelketan parte hartuko duten pilotarietako batzuk, aurkezpenean Lizaso eta Amenabarrekin. UDALA
Zizurkilgo Zimiterioko Pasaka Saria antolatu dute larunbatetik aurrera

Tolosaldea

Zizurkilgo Zimiterioko Pasaka Saria antolatu dute larunbatetik aurrera

Aintzinako pilota modalitatea berreskuratzeko helburuarekin antolatu dute Gipuzkoako Txapelketa

Amaia Núñez

Zizurkil

Jueves, 3 de abril 2025, 20:48

Pilota modalitate zaharrak ezagutzera eman eta indartzeko helburuarekin, Gipuzkoako pasaka Txapelketa, Zizurkilgo Zimiterio Saria, antolatu du Gipuzkoako Pilota Federazioak Zizurkilgo Udalarekin elkarlanean. Larunbat honetan abiatuko da txapelketa eta maiatzera bitartean luzatuko dira partidak. Finalak maiatzaren 25ean jokatuko dituzte, eguerdian.

Pasaka «oso modalitate berezia» dela azaldu zuen aurkezpenean Iñaki Lizaso Gipuzkoako Pilota Federazioako lehendakariak. «Gipuzkoan oso toki gutxitan mantendu da bizirik. Oiartzunen eta Zizurkilen soilik jokatzen da gaur egun, eta horrek are bereziago egiten du». Kirol modalitate hau mantentzearen garrantzia adierazi nahi izan zuen Lizasok. Bere esanetan, «pasaka jokoa mantentzea gure kirolaren ondarea zaintzea da» eta herritarrak modalitate hau ezagutzera animatu zituen.

Pasaka plaza librean jokatzen ez den joko zuzen bakarra da. Leku itxietan jokatzen da, hala nola arkupeak (zimitorioak edo udaletxeetako arkupeak), trinketeak eta frontoi motzak. Pilota modalitate hau neguko joko gisa ezagutzen da, eta eskuz nahiz eskularru motzarekin joka daiteke. Pilota sarearen gainetik pasa behar da, eta pilota goxoa erabiltzen da, trapu asko eta kizkirik gabea. Guantearekin jokatuz gero, pilota handiagoa izaten da. Sarea kantxaren erdian jartzen da, eta joko zuzen guztietan bezala, kintzekak kontatzen dira. Hala ere, pasakan ez dago arraiarik, laxoa, bote luzea eta errebotea ez bezala.

Zizurkilgo Zimiterioko ezaugarriek pasakan jolasteko leku aproposa bihurtzen dute. Horregatik, Gipuzkoako Txapelketa hau herrian egiteko proposamena jasotzean «aukera paregabea» iruditu zitzaion Udalari, Maite Amenabar alkateak azaldu zuenez.

Txapelketaren lehenengo edizio honetan zortzi bikotek hartuko parte, bi multzotan banatuta lehenengo fasean. A taldean arituko dira: Alberdi-Aizpuru, Esnal-Urruzola, Karrera-Chiapuso, eta Urbieta II-Urbieta III. Bestalde, B multzoan egongo dira: Perurena-Altuna, Lizaso-Maiz, Iraola-Aburuza, eta Urbieta I-Urbieta IV.

Laburbira emanaldia

Euskarazko Film Laburren Zirkuitua, Laburbira, Zizurkilen ikusteko aukera egongo da ostiral honetan. Atxulondo Kultur Etxean Laburbirako XXII. edizioan parte hartzen duten film laburrak ikusteko aukera egongo da, 19:30etik aurrera.

Emanaldian zortzi film ikusi ahal izango dira: Ekain Martinezen 'Prosopagnosia', Sonia Estévezen 'Plazer bat', Eneko Sagardoyren 'Betiko gaua', Ekain Irigoienen 'Europa', Karmele Mitxelenaren 'Pentsatzen dut', Jone Arriolaren 'Hor konpon', Nerea Ayala, Patricia Fañanás, David Modroño eta Iraia Yartoren 'Goodbay Kepler', eta Alba Lozanoren 'Utlandsk'. Sarrerak doan izango dira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zizurkilgo Zimiterioko Pasaka Saria antolatu dute larunbatetik aurrera