Zizurkilgo Goiko jaiak 2018 hilaren 14tik 18ra izango dira

Xabier Pellejerok piztuko du herriko jaien hasierako suziria Iriarte Etxeko balkoian

I. A. ZIZURKIL.

Amabirjinak, herriko festak, egun gutxi barrun hasiko dira. Hauek dira prestatu diren egitaraua. Hilak 14, asteartea: Goizaldeko 06:30ean emango zaio hasiera herriko baserrietan zehar egingo den Oilasko biltzeari; bertan parte hartu ahal izateko, baserritar jantzia eskatzen da. 10:00etan, haurrentzat mural margoketa parkean. 14:00etan, jaiei hasiera emateko suziria. Aurtengo Txapel Eguneko txapelduna izan den Xabier Pellejerok piztuko du herriko jaien hasierako suziria Iriarte Etxeko balkoian.

Ondoren, indarkeria matxistaren aurkako herri argazkia eta oilasko biltzaileen dantzaldia. 18:00etan, Bike Show Trial bizikleten erakustaldia. Irene Caminos munduko hirugarrena eta Javi Alonso bitan Europako txapelduna, akrobazia harrigarriak eginez.

Arratsaldeko 20:00etan, Zizurkilgo argazki zaharren erakusketaren inaugurazioa Iriarte kultur Etxean. 21:00etan, Herri afaria plazan Tiketak ohiko lekuetan salgai. Epea: hilak 12. Ondoren, Iratzar dantza taldea.

Ama Birjina eguna

Hilak 15, asteazkena (Ama Birjin eguna). Egun guztian zehar, Zizurkilgo argazki zaharren erakusketa: 11:00-14:00 / 16:30-20:30. 11:00etan, Meza Nagusia. Ondoren, jubilatuen hamaiketakoa. 12:30ean, Txan magoaren emanaldia plazan. 17:30etan, XIV. Trikitixa txapelketa. 19:00ak aldera, Falcons de Vilafranca Kataluiniatik datozen giza dorreen ikuskizun paregabea. 23:00etan puntuan bertsolarien saio nagusia: Unai Mendizabal, Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi, Miren Amuriza, Andoni Egaña eta Aitor Mendiluze. Gai-jartzailea: Igotz Alkorta. Ondoren eta goizaldera arte, Obaneuke taldea.

Hilak 16, osteguna, 12:30ean Herri Kirolen erakustaldia. Aizkoran: Unai Otaegi-Iker Vicente bikotea Joseba Otaegi eta Jon Irazuren aurka, eta Harri jasotzen: Xabier Aranburu 'Guzta' eta Jon Unanue 'Goenatxo III' nor baino nor. 17:30ean, Ziba topaketa frontoi irekian eta 18:30ean ping pong txapelketa haur eta gaztetxoentzat. 18:00etan, Idi-probak Plazaberrin. Ondoren sagardo dastaketa plazan, Izer eta Alabier trikitilariekin. 22:30ean, Zimiterioko XVI. pilota txapelketako finalak 'Malli memoriala'. 3. eta 4. postuak eta finala. Ondoren, Izer eta Alabier trikitilariak. Abuztuak 17, ostirala, 12:00etan, haurrentzako jolasak herriko gazteen eskutik. 18:00etan, herritarren arteko herri kirolak: Gazteak Beteranoen aurka. Ondoren, Zizurkil eta Añorgako Erraldoi eta buru handien kalejira herrigunean zehar. 23:00etan, Zezensuzkoa. 23:30ean, Eñaut Elorrietaren kontzertua Intxaur frontoian. Ondoren eta goizaldera arte, Fan&go taldea. Hilak 18, larunbata (Umeen eguna): 11:45ean, kroserako izen-ematea 12:00etan, krosa. 12:30ean, buruhandiak. Ondoren, jolasak. 14:00etan, bazkaria herriko umeentzat. 15:30etik 19:30era, puzgarriak, kart pista eta jolasak. 16:00etan XXIX. Mus Txapelketa zentroan (Izen ematea: 15 euro/bikoteko). 18:30ean Errebal taldearekin dantzaldi gidatua. Mozorro Gaua - Gai librea (2 sari). Taldekako saria: 10 lagunentzako afaria. Eta Bakarkako saria: 2 lagunentzako afaria. 21:00etan, Oilasko afaria. Tiketak salgai hilaren 16ra arte. Ondoren, Trakets taldearekin gaupasa.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos