Zizurkilgo Blues Gaua larunbatean izango da

The Black Note taldea./
The Black Note taldea.

Eguerdiko blues bermut saioaren ostean, 22:00etan jaialdiak ateak irekiko ditu berriz Jon Gurrutxaga eta Urbil Artolaren kontzertuarekin

IMANOL ARRATIBEL

Zizurkilgo Blues Gaua larunbatean izango da, hilaren 16an. Aurten, gainera, jaialdia ez da gauera soilik mugatuko. Izan ere, eguerdiko 13:00etan bertan hasiko da Piano Blues bermuth saioarekin Izarra tabernan.

Arratsaldean, atsedena hartu ostean, gaueko 22:00etan irekiko ditu berriz ateak Blues Jaialdiak.

22:00etan, Jon Gurrutxagak eta Urbil Artolak eskainiko dute kon- tzertua Pasus tabernan. Horren ondotik, 23:15ean, The Black Note taldearen emanaldiaren txanda izango da, Atxulondo tabernan.

Eta gauari amaiera emateko, A Contra Blues taldearen doinuek girotuko dituzte Egarri tabernako bazterrak, 00:30etik aurrera.

Pintxo poteoa

Herrian, martxoaren 8ko greba feminista prestatzen joateko, pintxo poteoa egin eta mahai informatiboa jarriko dute Joxe Arregi plazan, ostiralean, hilak 15, arratsaldeko 19:00etan hasita. Bizilagun guztiak gonbidatuta daude.

Merkatu txikia

San Millan eskolako irakaslea den Elenak bere ama zenaren hainbat baxera ditu, hala nola platerak, edalontziak, kopak, metalezko bandejak, zumitzezko saskiak, apaingarriak...

Lortutako dirua El Salvadorreko Segundo Montes komunitatera bidaliko da. Horregatik, gogora- tzen da gaur, 15:45etatik 16:30etara, izango dela merkatu txikia irakasle gelan.

Umeen erakusketa

Umeen Herriaren erakusketa Motxila ibiltarian jarritako misioaren emaitza ikusgai dago liburutegian. Umeek eraikin bat sortu behar zuten, eta jasotako lanekin egindako erakusketa da Umeen Herri hau.

Hilaren 18tik (hurrengo astelehena) martxoak 7a bitarte egongo da ikusgai Plazida Otaño liburutegiko sarreran.