Zirkulazio eta autobus geltokietan aldaketak

Astotxo eguna dela eta, trafikoa moztuta egongo da herriko plaza inguruan goiz guztian zehar. Infantadoko jauregitik Areso kaleko lehen zenbakira arte ezingo da kotxez pasa goizeko 10.00etatik 15.00ak bitartean, horregatik, udaltzaingotik, saihesbidea erabiltzea gomendatzen die Lazkaora sartu edo bertatik irten behar direnei.

Autobusei dagokienean, geltokiek ere aldaketak jasango dituzte Astotxo egunean. Elosegi kaletik pasako ez direnez, autobusak ez dira Lazkao Txiki Zelaieko geltokian geratuko; Hirigoien 14ra (Itzala taberna parean) joan beharko dute erabiltzaileek, arratsaldeko hirurak arte behintzat.

Gogorarazi baita ere, igandean Lazkaora hurbiltzen diren guztiei, objektu pertsonalekin kontu berezia izan behar dela horrelako egunetan, jende ugari biltzen den festa guztietan bezala, kokin eta litxarreroak ez baitira faltako.