Zegamari egokitutako ehiza postuak eta zozketak

E. ALBIZU

Irailaren 3an, Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoak Segurako udaletxean egindako zozketan, Zegamako herriari egokitu zaizkion ehiza postuen zerrenda honako hau da; Agiñaran 4, Agiñaran 6, Aratz 5, Aratz 7, Iturgain 1, Larrebil 5, Larrebil 11, Larrebil 17, Garagartza 2, Letain 2. Ehiza postu hauen zozketa, datorren irailaren 27an 19:00etan egingo du Karraztarro elkarteak Zegamako udaletxean.

Arma baimena eta lizentzia udaletxean entregatzeko egunak bihartik 27ra izango dira goizeko 10:00etatik 13:00era.

Bestalde, aurten erabiliko den zozketa modua argitzeko, bilera bat egingo da irailaren 20an, ilun-tzeko 19:00etan Zegamako udaletxean.