Zegamako udaleku irekiak eta Udako Haur txokoa aurrera doaz

Sanferminetako giroa herrira ekarri zuten gaztetxoek. /  ALBIZU
Sanferminetako giroa herrira ekarri zuten gaztetxoek. / ALBIZU

130 ume inguru dabiltza egunotan bi egitasmo hauen baitan antolaturiko ekintza eta jolasetan

EDURNE ALBIZU ZEGAMA.

Zegamako Udalak antolatutako udaleku irekietan 3 eta 10 urte bitarteko 121 haurrek eman dute izena aurten. Ekainak 25ean hasi eta uztailak 27an amaituko dute. Ordutegiari dagokionez, batzuk 9etatik 13etara eta beste batzuk 10etatik 13etara ibiltzen dira udalekuetan. Bost aste hauetan zehar, hamabi hezitzaile eta koordinatzaile bat arduratzen dira udalekuen antolaketaz. Ekintza eta jolas ugari burutu dituzte eta oraindik ere badute zer egina, hala nola, ur jolasak, eskulanak, kirolak, altxorraren bila, euskal festa, txorauta jolasa...

Bestalde, 2 eta 3 urteko haurrentzat Udako Haur Txokoa antolatu du Udalak eta 9 haurrek eman dute izena bertan. Hezitzaile bat arduratzen da hemengo ekintzen antolaketaz. Pasa den uztailaren 6an, San Fermin eguneko txupinazoa ospatu zuten guztiek batera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos