Zegamako jubilatuen elkarteak irteera Laredora

EDURNE ALBIZU ZEGAMA.

Datorren uztailaren 19rako, osteguna, Zegamako Jubilatuen Elkarteak Laredora txangoa antolatu du. Irteera goizeko 8:30etan egingo da Jauregi aurretik eta Bilbon geldialdi bat egingo da tartean, bertan gosaria norberak bere kontura egin beharko du. Honela Laredora iritsi eta herria bisitatu ondoren bazkaria Aranillas de Islares jatetxean izango da.

Bidaian parte hartu nahi duenak izena uztailaren 12 eta 13an eman behar du arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara, Zegamako Jubilatuen Elkartean eta lehentasuna izena emandako lehen 59 pertsonek izango dute. Bazkaria eta bidaiaren kostua 30 eurokoa izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos