Zegama Lantzenen bilera larunbatean

Larunbatean, 11:00etan Jabier Otaegi Kultur Etxean egingo duen bilera irekian parte hartzeko gonbidapena luzatu die zegamarrei Zegama Lantzenek. Bertan, azken lau urteetan egindakoaren errepasoa egingo dute eta datozen urteetarako egitasmoen inguruan hitz egingo dute. Hauteskundeetarako zerrendaburua eta zerrendako lehen hautagaiak aurkeztuko dituzte.