Zegama Lantzen taldeak bihar aurkeztuko du Amezti elkartean bere programa

EDURNE ALBIZU ZEGAMA.

Bihar ostirala, iluntzeko 19:00etan, Amezti Elkartean egingo du Zegama Lantzen Taldeak Joseba Izagirre Arozena egungo alkatea buru dela, datorren maia-tzaren 26ko Udal hauteskundeei begira prestatu duten programaren aurkezpena.

Aurkezpena edonor herritarrentzat irekia izango da eta ondoren mokadutxo bat izango da bertaratuentzat.