Tolosa Goierri
Zarate inguruko herri bideak konpondu ditu UdalakGuztira 102.500 euro inbertitu ditu lan hauetan, eta beste bide batzuetan ere egin dira lanak
Amaia Núñez
zizurkil.
Martes, 25 de febrero 2025, 08:17
Landa-eremuan dauden etxebizitzetara eta ustiategietara irisgarritasuna berma-tzeko, hainbat herri bide konpondu ditu azken asteetan Zizurkilgo Udalak. Gehienbat Zarate inguruko bideetan egin dira lanak eta 102.526 euroko inbertsioa izan dute.
Baserri bideen asfaltatze lanei jarraipena emanez, Zarateko Benta eta Altxurriaga baserriaren arteko bide-zatia zolatu zen. Izan ere, herrigunetik Zarateko Bentarainoko zatia jada konpondu baitzen duela urte batzuk. Horrela, Altxurriagako bizilagunen eta erabiltzaileen mugikortasuna erraztu da eta, era berean, ustiategietara zein inguruko lursailetarako sarrera-irteera egokiak bermatuko ditu bidearen eraberritzeak. Lan hauek, 65.000 euroko aurrekontua izan dute.
Bestalde, Zarateko bidean, Ipidegiko bidegurutzea baina lehen luizi batek eragindako hondora-tzea konpondu dituzte. Euri-uren bideratzea ez zen egokia eta horrek eragin zuen luizia, errepidea azpitik kaltetzen baizuan. Hori konpontzeko, bi faseetan egin dituzte lanak, guztira 37.526,46 euroko aurrekontuarekin. Lehenengo menditik jaistik diren eta errepideak jasotzen dituen euri-urak egoki bidera-tzeko lanak egin ziren, draina-tzen-hodia, hormigoizko areka eta peraltea zuzenduz. Ondoren, errepidearen egonkortasuna bermatzeko hormigoizko lubeta edo eskoilera eraiki zen.
Kuttuna haurreskolako parkea eta Intxaur frontoian ere hainbat eraberritze lan egiten ari dira aste hauetan
Obrak beste leku batzuetan
Gainera, herriko hainbat bideetan ere konponketak egin ziren. Lan hauen baitan, besteak beste, Ugaren, Muñoa eta Azken Portutik hilerrira doan bide-sarreran zeuden zuloak estali ziren. «Herritarren ongizatea eta segurtasuna bermatzea da gure lehentasuna. Gure helburua da azpiegiturak egokitzea eta herritarren bizi-kalitatea hobetzea, segurtasun osoz eta irisgarritasun baldintza egokietan mugi daitezen», adierazi zuen Maite Amenabar alkateak egin diren lanei buruz.
Era berean, beste lan batzuk ere egiten ari dira herrian. Kuttuna haurreskolan parkea berri-tzeko lanak martxan daude jada, 33.892 euroko aurrekontuarekin. Lanak hiru astetan amaitzea aurreikusten dute.
Intxaur frontoian ere berritze lanak egiten ari dira azken egunotan. Aldageletako hormak margotu dituzte eta argiztapen-sistema berria instalatu da, mugimendu-detektagailua duena.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.