Borrar

Bi zapelatz eta amiamoko zuri bat askatuko dituzte Lizarrustin hilaren 29an

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Sábado, 21 de septiembre 2019, 00:33

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Datorren irailaren 29an, igandearekin, Lizarrustiko Parketxeko inguruetan, Igeldoko Arrano Etxean sendatutako amiamokoa eta zapelatz batzuk askatuko dira. Jarduera honen lehenbiziko data biharko txertatu bazen ere, aurreikusita dagoen eguraldi txarra dela eta datorren igandera atzeratzea erabaki da hegaztien hobe beharrez.

Arrano Etxean, askotariko arrazoiak direla medio, zauritutako edo gaixotutako animaliak sendatzen dituzte eta haiek ahalik eta lasterren euren ingurune naturalera itzultzea da xedea. Jarduera berezi honetara bertaratzen direnak, Lizarrustiko Parketxean elkartuko dira goizeko 11:00etan eta azalpen batzuk entzun ostean, Lizarrusti inguruetako leku egoki eta eder batean askatuko dira hegaztiok.

Plan ederra proposatzen du beraz Gipuzkoako Parketxe Sareak, hegazti hauen inguruan zerbait gehiago ikasteko eta askatasunean euren natura ingurunera nola itzultzen diren ikusteko.

Jarduera doakoa izango da. Izena emateko edota informazioa osatzeko: 943 18 03 35 / 688 895 069, barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios