Zaldibiako VIII. Txirrindularitza Saria jokatuko da igandean

Probaren kartela./
Probaren kartela.

RUFINO IRAOLA ZALDIBIA.

Datorren igandean VIII. Txirrindularitza Saria jokatuko da Zaldibian; hain zuzen ere, Lehendakari Txapelketako azken proba puntuagarria. Goizeko 10:00etan aterako dira ziklistak herriko plazatik, eta 12:45 aldera izango dira helmugan, 111 kilometro korritu ondoren. Zirkuitu moduko bat izango da ibilbidea: Zaldibia, Ordizia, Itsasondo, Legorreta, Alegia, Amezketa, Larraitz, Gaintza eta abarren artean, tarteka norabidea aldaturik. Antolatzaileek karrera aurretik eta karreran zehar emango dituzten oharrei arreta jartzeko eskatzen zaie ikusleei eta, oro har, herri osoari.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos