Tolosa Goierri
Zaldibiako Mendi Lasterketak trafiko-murrizketa dakartzaSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
Zaldibiako Mendi Lasterketak trafiko-murrizketa dakartzaJ. ZABALA
ZALDIBIA.
Miércoles, 21 de mayo 2025, 20:29
Larunbatean jokatuko den Zaldibiako Mendi Lasterketa dela eta, ibilgailuen trafikoan eragin nabarmena izango duten hainbat neurri ezarriko dira.
Goizeko lehen orduetan, 8:45etik 9:45era, Santa Fe kalea, Artxanberri kalea eta Arruegi auzoaren hasiera ibilgailuentzat itxita egongo dira. Lasterketaren hasierako zatia plazatik Mariaundiñeko bidegurutzera abiatuko da, Artxanberri kaletik igaroz, Zubi Ondora, eta handik hilerritik Ibargun baserriraino.
Bestalde, Egileor auzoan (Zulota-Txamarretxe tartea), 9:00etatik 15:00etara, bizilagunek soilik izango dute bertatik igarotzeko aukera. Lasterketaren amaiera zatia bertan egingo baita, Zulota gainetik Txamarretxera doan errepidetik.
Horrez gain, plaza ingurua eta Santa Fe kalea 21etik 45era bitarteko zatia (Itoitz etxetik Mariaundi ingurura) ibilgailuentzat itxita egongo dira 8:00etatik 15:00etara.
Garraio publikoa ere eragingo du probak: autobusak Arreseneko geltokira iritsiko dira eta bertatik abiatuko dira, 8:00etatik 15:00etara.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.