Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Nabasi taldeko kideak, protagonistak ZEK-ek antolatutako lehen saioan. NABASI
Zaldibiako Ekintza Kulturala, musika eszenari bigarren arnasa emateko prest

Zaldibia

Zaldibiako Ekintza Kulturala, musika eszenari bigarren arnasa emateko prest

2025etik aurrera musika jarraikortasunez herrira itzultzeko helburua duen talde berria aurkeztu da

Sábado, 11 de enero 2025, 20:36

Zaldibiako Ekintza Kulturala (ZEK) izeneko kolektibo berria sortu da, musika bidelagun izango duen egitasmo ilusionagarri batekin. Taldearen helburua argia da: azken urteetan herrian izan den programazio musikalaren beherakadari buelta eman eta 2025etik aurrera kontzertuak jarraikortasun batekin antolatzea.

Egoera ez da bakarrik Zaldibian gertatzen ari. Euskal Herriko gaztetxe eta areto libreen zirkuitua murriztu egin da azken urteetan, eta borondatezko lana sustatzen duten antolakundeak gero eta gutxiago dira. Egoera honi buelta emateko eta Zaldibia berriz ere musika panoraman kokatzeko asmoz, herriko hainbat herritar elkartu dira, eta euren esku dagoen guztia egiteko prest daude. Herri antzokia, besteak beste, egitasmo honen ardatz nagusietako bat izango da.

Nabasi eta Keia lehenak

ZEK kolektiboak urteari hasiera emango dio urtarrilaren 17an, Nabasi (Zarautz/Oñati) eta Keia (Zarautz/Oñati) taldeek beren azken lanak aurkeztuko dituzten kontzertuarekin. Musika eskaintza horrek martxoaren amaieran jarraituko du, Izaki Gardenak taldearen emanaldiarekin.

Programazio osoaren xehetasunak eta sarrerak eskuratzeko informazioa ZEK kolektiboak sortu duen Instagram kontuan (@zektaldea) egongo dira eskuragarri. Halaber, kolektiboarekin harremanetan jartzeko nahia duen edonork, zek.taldea.2024@gmail.com helbide elektronikoa erabili dezake.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zaldibiako Ekintza Kulturala, musika eszenari bigarren arnasa emateko prest