Tolosa Goierri
Zahartzaroari buruzko saio irekia egingo da osteguneanJ. Z.
ATAun.
Martes, 25 de febrero 2025, 08:17
Udalak adinekoen beharrak, aukerak eta erronkak aztertzeko hausnarketa-prozesu bati ekingo dio, eta horren baitan, ostegunean, otsailaren 27an, saio irekia antolatu du herriko udaletxean. Ekitaldia arratsaldeko 17:30ean hasiko da, eta herritar guztiei irekia egongo da, zahartzaroaren erronkei buruzko gogoeta sustatzeko helburuarekin.
Saioan, beste herri batzuetan martxan dauden esperientzia publiko komunitario berritzaileak aurkeztuko dira, adinekoek gaur egun dituzten erronkei aurre egiteko garatu diren ekimen inspiratzaileak ezagutzeko aukera eskainiz. Besteak beste, Hernaniko Maitelan, Donostiako Erlauntza eta Usurbilgo Txirikorda esperientziak aurkeztuko dira.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.