Zabor-tasaren ordainketa epea irekita dago Alkizan irailaren 1 era arte
NÚÑEZ
Larunbata, 9 uztaila 2022, 00:06
Alkizako udalak aurtengo lehenengo seihilekoaren zabor-tasaren errolda onartu berri du eta ordainketa-epea ireki du. Herritarren datorren irailaren 1era arte daukate ordaintzeko epea zabalik, udal bulegoetan edota Kutxabanken udalaren izenean dagoen kontu korrontean betiere.
Era berean, errolda jendaurrean dago ikusgai. Hilabete egongo da berau aztertzeko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik, eta hala baderitzote, ezadostasun errekurtsoa aurkezteko aukera izango dute herritarrek.