Zabor tasa ordaintzeko epea ireki da

NÚÑEZ

Hernialdeko Udalak 2018ko bigarren seihileko Zabor Tasaren Errolda onartu berri du. Ordaintzeko epea maiatzaren 31ra arte egongo da irekita, eta udaletxeko kontu korronteetan egin beharko da ordaintzeko. Era berean, errolda jendaurrean egongo da ikusgai eta herritarrek hilabeteko epea izango dute, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik hasita, aztertu eta ezadostasuna agertzeko. Errekurtsoa udaletxeko sarrera erregistroan egin beharko da, bulego orduetan.