Borrar

Zabalik dago kultur etxeko ikastaroetan izena emateko epea

GOIKOETXEA

ALEGIA.

Martes, 19 de septiembre 2017, 00:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Alegiako Inaxio Begiristain Kultur eta Kirol etxeak aurtengo ikasturterako antolatu dituen ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du. Irailaren 27ra arte izango dute herritarrek segidan azalduko ditugun ikastaroetan izena emateko epea: 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 21:00etara kultur etxean.

Aerobica astelehen, astearte eta ostegunetan eskainiko dute, 19:00etatik 20:00etara. Astearteetan eta ostegunetan izango dira gazte zunba (17:00-18:00) eta pilates (16:45-17:45). Hirugarren adinekoentzako gimnasia saioak astelehen, asteazken eta ostiraletan izango dira, 11:00etatik 12:00etara. Txikiek gimnasia erritmikoa egiteko aukera izango dute ostiraletan 17:00etatik 18:00etara eta astelehen eta asteazkenetako spinning-eko ikastaroa hautatzen dutenek bi ordutegi izango dituzte aukeran: goizez 10:00etatik 11:00etara eta arratsaldez 19:00etatik 20:00etara. Ikastaroen prezioak eta gainerako xehetasunak kultur etxean bertan aurkituko dituzte herritarrek.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios