Yoga ikastaroa emango da urritik aurrera Anoetan

NÚÑEZ ANOETA.

Ikasturte honetarako yoga ikastaroa antolatu da. Urriaren 1ean hasiko da eta abenduaren 19ra arte luzatuko da, Hozpel kaleko udal lokalean. Asteartetan 9:30etik 11:00etara eta astelehenetan 17:30etik 19:00etara edo asteazkenetan 18:30etik 20:00etara. Izena emateak jada irekiak daude udaletxean edo liburutegian. Astean behin joaten direnentzako matrikularen prezioa 72 eurokoa izango da, eta astean bitan doazenentzako, 144. Familia ugariek, langabetuek, ikasleek, pentsiodunek edo 60 urtetik gorakoek ehuneko 25eko murrizpena jasoko dute eta gazte txartela aurkezten dutenek ehuneko 10a.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos