Tolosa Goierri
Xare Irekiaren bigarren jardunaldia jokatuko dute bihar trinketeanA. N.
irura.
Miércoles, 14 de mayo 2025, 20:17
Irurako Ostatua Xare Irekiaren bigarren jardunaldia hartuko du bihar arratsaldean Ametsa trinketeak. Jaialdia 17:30ean hasiko da eta gaztetxo zein nagusien mailako partidak jokatuko dira.
Lehenengo partidan, gaztetxo mailan, Enekok eta Izeik Paule eta Urren kontra jokatuko dute. Paule eta Ur lehen partida galtzetik datoz, eta partida hau galduko balute, lehen posturik ez lukete lor-tzerik izango. Hortaz, aukerarik izan nahi badute, irabazi beharra daukate. Enekok eta Izeik ez daukate presiorik, txapelketako lehen partida baitute.
Segidan, nagusien mailan, Xuban-Gorka bikoak, Unai-Markel bikoaren kontra jokatuko du. Bi bikoteentzako estraineko partida izango da eta lehia estua izatea espero da. Jaialdia amaitzeko, Matxalen-Ander bikoak, Oier Garmendia eta Oier Iturberen kontra jokatuko du.
Gainera, Irurako Ostatuan bi otordu zozkatuko dira oraingo honetan ere. Horretarako, euro batean egongo dira txartelak salgai eta partidu bakoi-tzaren amaieran egingo dute zozketa. Saritutako zenbakia egunean bertan ezagutzera emango da, bai trinketan, baita Orurako Ostatuan eta Ametsa Pilota Elkartearen webgunean.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.