Xabier Pellejerok piztuko du gaur herriko jaien hasierako suziria

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZIZURKIL.

Amabirjinak herriko festak hasiko dira Zizurkil goran. Goizaldeko 06:30ean emango zaio hasiera herriko baserrietan zehar egingo den Oilasko biltzeari; bertan parte hartu ahal izateko, baserritar jantzia eskatzen da. Goizeko 10:00etan, haurrentzat mural margoketa egingo da parkean. 14:00etan, berriz, jaiei hasiera emateko suziria. Aurtengo Txapel Eguneko txapelduna izan den Xabier Pellejerok piztuko du herriko jaien hasierako suziria Iriarte Etxeko balkoian.

Ondoren, indarkeria matxistaren aurkako herri argazkia eta oilasko biltzaileen dantzaldia. 18:00etan, Bike Show Trial bizikleten erakustaldia. Irene Caminos munduko hirugarrena eta Javi Alonso bitan Europako txapelduna, akrobazia harrigarriak eginez. Arratsaldeko 20:00etan, Zizurkilgo argazki zaharren erakusketaren inaugurazioa Iriarte kultur Etxean. 21:00etan, Herri afaria plazan Tiketak ohiko lekuetan salgai. Ondoren, Iratzar dantza taldea arituko da plazan euren emanaldia eskainiz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos