Tolosa Goierri
Xabier Amurizak 'Apaiz kartzela' dokumentalak aurkeztuko du gaur auditorioanFrankismoaren errepresioa salatzeko sermoiengatik espetxeratuak izan ziren apaizen istorioa kontatzen du filmeak
Amaia Núñez
ANOETA.
Osteguna, 10 apirila 2025, 20:06
Asterubuko filme emanaldien baitan, 'Apaiz kartzela' dokumentala proiektatuko da gaur, ostirala, arratsaldean Mikelasagasti auditorioan. Xabier Amurizak, bertsolari, idazle eta luzemetraieko protagonistetako bat, aurkeztuko du luzemetraia. Saioa arratsaldeko 18:30ean hasiko da eta 5 euroko prezioa izango du sarrerak.
Ritxi Lizartza, David Pallarès eta Oier Aranzabalek zuzendutako dokumentalean Zamorako apaizen kartzelaren istorioa azaleratzen du, frankismoaren errepresioa salatzen zuten sermoiengatik zigortzeko sortua. Mota honetako munduko kartzela bakarra zen. 1968tik 1976ra bertan preso egon ziren lau apaizen testigantzen bidez kontatzen du garai hartan gertatu zena, espetxe hori bisitatuz. Madril, Galizia, Katalunia eta Euskal Herriko 53 apaiza egon ziren bertan espetxeratuta.
Aste Santurako jarduerak
Haur eta nerabeentzako hainbat jarduera antolatu dira datozen asteetarako, Aste Santuko oporraldia dela eta. Datorren asteartean, apirilaren 15ean, txapak egiteko tailerra egongo da plazan 11:00etatik 13:00etara. Tailerra doakoa da eta herriko haur zein nerabeei zuzenduta dago.
Bestalde, apirilaren 22rako kirol jarduera antolatu da, doakoa baita ere. Zapiaren jolasa eta brilean jokatzeko aukera egongo da 16:30etik 18:30era. Kasu honetan Irurako gaztetxoek ere parte hartu ahal izango dute ekintzan.