Borrar
Arratzain futbol zelaia inguratzen duen hesi berria. A-V. U.

Villabona

Manu Muriel Memoriala jokatu da gaur Arratzaingo futbol zelaian

Billabonak antolatzen duen txapelketaren zortzigarren edizioa izango da, 13 talderekin

Amaia Núñez

AMASA-VILLABONA.

Viernes, 6 de junio 2025, 19:55

Gaur egun guztian zehar Manu Muriel Memorialaren IX. ekitaldia jokatuko da Arratzain futbol zelaian, klubeko entrenatzaile, zuzendaritzako kide eta herri mailan hain maitatua den Manu Muriel zenaren omenez. Alebin mailako lehen urteko, hau da, 2014an jaiotako gaztetxoen, hamahiru talderen arteko torneoa ospatuko da: Ariznabarra, Real Sociedad, Ostadar, Danena, Tolosa, Vasconia, Eibar, Intxurre, Touring, Pasaia, Beti Ona, San Marcial eta Billabona.

Goizean multzokako sailkapen faseko partiduak jokatuko dira 09:00etatik bazkalordura bitartean, eta sailkapenaren arabera, arratsaldean kanporaketak egingo dira. 200 jokalaritik gora ariko dira futbolaz gozatzen.

Eguneko ekitaldi nagusia eguerdiko 12:00etan egingo dute. Ohitura den bezala, lore eskaintza egingo da zelaian bertan dagoen Manuren oroimenezko irudiaren ondoan. Bere figura gogoratzeko tarte bat hartuko da, familiako kide eta klubeko partaideekin batera.

Kanporaketak 14:00etatik aurrera jokatuko dira eta finala 18:40etan hastea aurreikusten dute. Eguna sari banaketarekin amaituko da. Sarrerak bi euroko prezioa izango du eta lortzen den dirua dohaintzan emango dute.

Bstalde, maiatzaren amaieran Arratzain futbol zelaiaren inguruko hesiak berritu zituen Amasa-Villabonako Udalak. Bertan jokatzen zuten taldeentzako zein ikusleentzako segurtasuna handitzeko helburuarekin egin zuten hesiteria guztiaren aldaketa. Lanak Herrera Bidebieta enpresak egin zituen, 10.289.47 euroko aurrekontuarekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Manu Muriel Memoriala jokatu da gaur Arratzaingo futbol zelaian

Manu Muriel Memoriala jokatu da gaur Arratzaingo futbol zelaian