Tolosa Goierri
Villa Encarnación eraikina eraisten hasiko dira gaurSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
Villa Encarnación eraikina eraisten hasiko dira gaurAmaia Núñez
Zizurkil.
Martes, 25 de marzo 2025, 20:03
Zubiondo hirigintza-eremua garatzeko bidean, Villa Encarnación eraikina eraitsi egingo dute. Eraikina Ernio Bidea 4an dago kokatuta, egoera txarrean eta eraisteko agindua du.
Eraisteko lanak gaur hasiko dira eta larunbatean bukatzea aurreikusten dute. «Lanek eragozpen puntualak sor ditzakete inguruan. Hori dela eta, herritarren pazientzia eta ulermena eskertzen ditugu, eta eragozpenak ahalik eta txikienak izan daitezen ahaleginduko gara», adierazi du Maite Amenabar alkateak.
Udalak eskerrak eman nahi dizkie, aldez aurretik, inguruko bizilagunei egoera honen aurrean erakutsitako ulermenagatik.
Ohi bezala, udaberriarekin batera 'Pausoka, adinak ez du inporta' egitasmoa hasiko da berriz. Denboraldiko lehenengo ibilaldia ostiralean egingo dute, Asteasuko bidegorritik.
Parte hartzaileak 10:00etan elkartuko dira Joxe Arregi plazan eta, hiru ibilbide antolatuko dira guztira, distantzia ezberdinetakoak: bat Burrusti baserri pareraino, bestea Martxetaundi baserriraino, eta azkena Asteasuraino.
Amaieran, hamaiketakoa eskainiko zaie parte-hartzaile guztiei, eguerdiko 12:00ak aldera plazan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran muerta en un río a la actriz Sophie Nyweide
El Norte de Castilla
La NASA premia a una cántabra por su espectacular fotografía de la Luna
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.