'Uzta giro' ekitaldiak bihar eta igandean

NUÑEZ IRURA.

Iruran sortze bidean den elkarteak herriko gazteekin batera Uzta Giro izeneko ekitaldiak antolatu ditu ostiral eta larunbaterako. Bihar, uztailaren 13an, Elkarte berriaren eguna ospatuko dute. 17:30ean jolasak antolatuko dira eta 19:00etan poteoa egingo da. Ondoren, afaria izango da plazan. Platerak eta mahai tresnak norberak eraman beharko ditu. Jarraian, Andoni Ollokiegiren kantaldia izango da. Larunbatean III. Gazte Eguna ospatuko da. Goizean mendi irteera egingo da, 9:30ean aterata. 14:00eran Gazteen bazkaria egingo da eta arratsaldean, poteoa. 21:00etan gazteek afaria izango dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos