Tolosa Goierri
Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak 'Hetero' liburua aurkeztuko duJ. Z.
itsasondo.
Asteartea, 20 maiatza 2025, 20:14
Gaur arratsaldean, Uxue Alberdi idazle eta bertsolari elgoibartarrak 'Hetero' azken lana aurkeztuko du Itsasondon. Ekitaldia 18:30ean hasiko da herriko kulturgunean, eta Maialen Akizu bertsolari eta idazle urretxuarrak gidatuko du saioa.
Aurkezpena Itsasondoko Udalak antolatu du, eta herritarrak parte hartzera animatu dituzte, literatura eta gogoeta soziala uztartzen dituen lan honen inguruan zuzenean entzuteko aukera paregabea izango baita. Alberdik, bere ohiko estilo zorrotz eta ausartarekin, Hetero lanaren bidez genero, desiraren eraikuntza eta eguneroko bizipenak aztertzen ditu ikuspegi pertsonal eta literario batetik.