Usarrabi kiroldegiko eskaintza berria prest dago

I.A. ASTEASU.

Usarrabi kiroldegiko 2018-2019 ikasturterako eskaintza prest dago. Herritarrentzako eskaintza zabala prestatu dute aurten ere Usarrabi kiroldegia kudeatzen duten BPXport enpresako kudeatzaileek. Ordutegia, Kiroldegia: 9:30-11:00 / 18:00-21:00 (astelehenetik ostiralera). Frontoia: 9:00-21:00 (astegunetan eta asteburutan). Abonua egiteko, frontoia urte osorako erreserbatzeko edo ikastaroetan izena emateko, kiroldegian bertan edo 943-693.400 telefono zenbakian (erreserbak eta izen emateko gaur da azken eguna). Abonuarekin muskulazio gela (banakako entrenamentua barne), sauna eta lurrun bainua erabili daiteke eta urtean zehar kiroldegian antolatzen diren ikastaroetan %20aren beherapena izango da. Ikastaroen ordutegiak aldagarriak dira eta bertan behera utzi daitezke izen emate minimo bat lortzen ez bada.

Gaur, pilota Usarrabin

Atzapar pilotariak partida bat jokatuko dute gaur Ezker horma Eskuz binaka nagusiak 1. Maila txapelketan eta lehen jardunaldian, Mundarro aurka arituko dira Usarrabi frontoian, 19:00etan. Eta lehenengo fasea jokatuko du Soraluze, Zazpi Itturri 1, Tolosa 1 eta 2, Intza eta Hernani, aurka.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos