Urteko lehen odol ematea egingo da gaur

A. ETXEBERRIA SEGURA.

«Zure ekintzaren isla zara, izan emaile» leloarekin aurtengo lehen odol ematea egingo da gaur, ostirala, Osasun etxean. Transfusioak denon eskubideak direla gogoratuaz, baina era berean dela baita ere ardura odola ematea. Arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara burutuko da odol ateratzea, eta ahalik eta emaile kopururik handiena lortzeko helburuarekin, Segurako elkartekoek deialdi guztietara hutsik egin gabe joaten diren herritarrak eskertu nahi dituzte.

Ohizko emaileez gain, orain arte animatu ez diren herritarrengana iristeko ahaleginean ere jarraitzen dute. Beti bezala, Zerain eta Mutiloako odol emaileentzat ere luzatzen dute gaurko deialdia.