Borrar

Tolosa Goierri

Urteko batzarra egingo du Eguzki Txoko elkarteak asteazkenean

Bileran urte honetan antolatu daitezkeen ekitaldien inguruan hitz egingo dute, besteak beste

A. N.

IRURA.

Viernes, 21 de marzo 2025, 19:59

Eguzki Txoko jubilatu elkarteak datorren asteazkenean, martxoaren 26an, urteko batzarra egingo du, 17:00etan lehenengo deialdian eta 17:30ean bigarrenean. Bilera elkartean egoitzan egingo da eta, amaieran, parte hartzen duten bazki guztientzako mokadutxo bat eskainiko da.

Elkartetik bilerara joatekodeia luzatzen zaie kide guztiei, bertan komunitatearen bizitzan parte hartzeko eta elkartearen etorkizuneko jarduerei buruz eztabaidatzeko. Batzar orokor honetan azken urteko balan-tzea egingo da eta datozen hilabeteetarako egitasmoak aurkeztuko ditu zuzendaritzak. Elkarteko kideek giro atseginean elkartzeko parada izango dute, komunitatearen sendotasuna eta harremanak indartuz.

Era berean, Eguzki Txoko elkarteko zuzendaritzako kideek eskerrak eman nahi dizkiete bazkideei urtean zehar erakutsitako konpromezuagatik eta antolatu diren ekitaldietan eduki duten parte hartzeagatik.

Azokarako postua

Aurten ere Artisautza eta Elikadura Azoka egingo da udaberrian, zehazki maiatzaren 25ean igandearekin. Bertan postua jarri nahi duten ekoizleek eta artisauek izena emateko epea irekita dute dagoeneko, apirilaren 7ra bitartean kultura@irura.eus helbide elektronikora mezua idatzita. Bertan postuaren inguruko azalpena bidali beharko da, baita beraiekin harremanetan jartzeko datuak ere jakinaraziko dira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Urteko batzarra egingo du Eguzki Txoko elkarteak asteazkenean