Urtekariaren aurkezpena eta kontzertua gaur

YARZAALTZO.

Altzoko 2018ko gertakizunak eta beste hainbat albiste jasotzen dituen urtekariaren aurkezpena egingo da gaur ostiralean. Ekitaldia arratsaldeko 19:30etan hasiko da udaletxeko areto nagusian.

Gainera, gaueko 22:00etan Maite Larburu biolin-joleak eta kantautoreak kontzertua eskainiko du Batzarremuñoko aretoan. Sarrera bost eurokoa izango da.