Ugarteko elkarteak sagardotegira irteera antolatu du maiatzaren 4rako

AMAIA GOIKOETXEA

Petritegira irteera antolatu du Ugarteko elkarteak maiatzaren 4rako. Autobusa eguerdiko 12:30ean aterako da Ugartetik eta arratsaldeko 18:00etarako itzultzea aurreikusten dute. Prezioak 13 eta 35 euro artean dabiltza, aukeratzen den menuaren arabera. Izena eman nahi dutenek elkartera bertara edo Goikoetxea tabernara gerturatu beharko dute, eta ordainketa maiatzaren 4an egingo dute, autobusera igo aurretik. Izena emateko azken eguna hilaren 27a izango da.